Txikitatik izan dut harreman berezia ikus-entzunezko munduarekin: pelikulatxoak sortzen aritzen nintzen, edozein une grabatzen eta argazkitan ateratzen nuen, eta hortik sortu zen gaur egun nire lanbide bihurtu den zaletasuna.
CVNire lan-eremurik nagusiena bideo-edizioa, ikus-entzunezko ekoizpena eta argazkigintza dira. Argazkilaritzan esperientzia gehiago dudan arren, ikus-entzunezko proiektuetan ere parte hartu dut: telebista-programak, spotak eta bestelako lanak. Azkenaldian, bideoklipen munduak bereziki erakartzen nau, eta horretan sakontzea gustatuko litzaidake.
Lan bisualak sortzea asko gustatzen zait, eta talde-lanean ondo moldatzen naiz. Sormenezko prozesuak gustuko ditudan arren, batez ere lan tekniko eta praktikoetan nabarmentzen naiz: kamerak erabiltzen, materiala muntatzen, eta edizioan dena borobiltzen.
Etorkizunari begira, asmoa dut ikus-entzunezko arloan hazten jarraitzeko, erronkak eta istorio berriak eskainiko dizkidan proiektuetan parte hartuz.